Orrialde:Garoa (1912).pdf/97

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Baita indarrare alaxen dute. Lau iltze ta erdi egin zituzten ordu betean berrogetamar kintaleko arriarekin.
—Zenbat akullu ziran?
—Iru, onenetakoak.
—Asko esan nai du orrek.
—Bai, baña onak ziran Elgoibarkoak ere, aiek obeak idiak baño. Idietan zegoan alde guztia. Onelako idirik etziok lau probintzietan.
—Zetara ekarri ote dituzte?
—Erakustera. Bizkaitarren batzuk zaletu omen dirata.
—Dirua bearko da ba. Neuk erosi albanitu... Pozik emango nituzke amar bat ontzako. Adiskidea, zenbat eskatzen dezu idiakgatik?
—Emezortzi ontzako.
—Lekutan ziok.
Esne bei on baten inguruan:
—Arranoetan! Eztauka errapea makala! Au ezta orratik gure lurretako enda.
—Ez olandatarra da.
—Ezagun du ille ta adarretan ere.
—¿Otzana?
—Eztago arkume otzanagorik.
—¿Esnetsua?