Orrialde:Garoa (1912).pdf/99

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

sunik andiena Ia non dagoen norbere ondasunari maitero begiratzen eztion gizon bat.
Asko ziran egun artan Mondragoira inguratutako azoka zaleak, baño dema zaleak askozaz geiago. Demaren bat altzan? Bai, ba, aspaldikorik andiena. Zabaletako Iñazio Marik eta Abadiñoko Jose Domingok egin bear zuten aizkora jokoa. Biak ziran trebeak, iaioak, izen andiko aizkolariak; biak iduki zituzten illabete ta geiagoan jaten ta edaten, arrautzaz ta aragiz asetzen, ixillikako indar neurtzeak egiten, ta egun orretan agertu bear zan bietatik zein zan nagusi.
Ori zan ba euskal gizaldien billaldirako Mondragoitarrak erabilli zuten kakoa, orrek erakarri zituan uri artara alderdi guztietako baserritarrak: Bizkai aldetik Durango, Iurreta, Garai, Berriz, Zaldibar, Abadiño, Izurza, Mañari, Axpe, Arrazola eta Elorriokoak; eta Gipuzkoatik, inguruetako zalpurdietan eraman al izan zituen guztiak eta ordu batzuetan oñez ibiltzeko almena zuten gizon danak.
Bazter guztietara begira nebillela ta iñor