-19-
laudatzen zue Jaungoicoaren ona, egiteas alaco indignoaren medios, ezi gaichstoen gaichstoena contatzen ze bera, infinito zor-ziona.
Ezaumentu humilgoni darraio eguitea oracio Jaungoicoari ta escatzea pobre guisa fede ta confianza onarequi. Lecu gucietan dagon bezala Jangoicoaren Magestadea, gucietan acuditzen zue beregana, nola hume pobre batec Aita onagana. Etzeique egon temploan nai adiña: baña bere pechoa consagratu zue templo-guisa. An biltzen zue bere gogoa iteco ta bear gucietan; escatzen zio sinquiro an; eta Jaun onac an arquitzen, ta eracusten ció bere borondatea, ematencio gracia bearrorduan.
Ta ala beti zego bere Jangoicoarequi, eta etzeique atzen. Lotan ere asco aldis aditzen zute suspiratzen ta erraten jo nere Jaungoico Jauna! ¡o nere Jesus ona! o nere arimaren amorea! etc. Zén bere Aingueru guardiacoaren aguitz devoto, ta San Miguelen, ta berce aingueruen. Bada Ama Virgiñari zion amorea eztaique pondera, nola hume onac ama onari, eta vician bezala iltzeracoan progatuzue Ama divinagonen amparoa. Baña Jesus onaren pasio ta eriotzean zuen continoco meditacioa, ta erraten zue direla obec Jangoicoac digun amorearen prenda seguro ta claroenac. Beti zerama berequi Cristo grucificatuaren imagina, cein eroriric ustecabean bein