Edukira joan

Orrialde:Jabiertar Frantzisko Santuaren bizitzatxoa.pdf/4

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

AUŔEKO ITZAK

Aurten betetzen dalako irugaŕen eunurtea Xabiertaŕ Frantzisko deuna Santuen artean Elizak jaŕirik, Napaŕo'ko Aldundi (Diputación) goragariak erabaki txalogaŕi bat baño geiago artu ditu gure Santu aundi au Napaŕ guzien artean ezagurazteko.

Onengatixe erabaki du bere bizitzatxo au azaltzea. Egues ibaŕeko, Elkano izena duan eŕiko seme ta bereartako Apez izan zan Lizaŕaga'taŕ Joakin jauna zanak egiña da.

1748'garen urtean jaioa zan jaun ori eta larogei ta sei urte zituan garaiean il zan irurogei urtez bere eŕiko Apez izan ondoan.

Napaŕoan geienik euskeraz idatzi edo eskribitu duan Apeza.

Irakurgai asko utzi zuan bere eskuz ezaŕirik, baño oso gutxik ikusi dute argia.

Urteko igandetako Platikak edo Itzaldiak, argitaratu ziran Donostia'n 1846'ean.

Bonaparte'tar Luis Luziano'k argitaratu zituan Londres'en S. Juanen Evangelioa ta Jesus,