Edukira joan

Orrialde:Jabiertar Frantzisko Santuaren bizitzatxoa.pdf/6

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

San Francisco Xavier

Sandubat andia, gure lecuquidea, Nafarrtarra, Nafarroaren honra, gloria, ta Sendagalla da San Francisco Xavier. Jaioce Xaviergo Casteluan gendaqui nobletic, milla laureun ta lauroguei ta amazazpigarren urtean. Asiric ongui, ta icasiric lembicico letrac, bializute Parisa, non icasi zituen arte goragocoac, ta Cathedratico eguinic eracutzicituen. Allegatuze an estudiatzera San Ignacio Loiola Jangoicoaren providencias, ta billatu naies lagun, fundatzeco Jesusen Compañiaco erreligionea, ta irabazteco Arimac Ceruraco, eguincequio adisquide. Ze San Francisco animoso, goapo, garboso, ta goranaia, ta ala bizarroqui portatzencena gucietan. Zué arrebabat Monja descalza Gandian Sandaren fama zuena. Oni escrivitzencio Aitac, nola bere anaia Franciscoc al cinamentu asco ecustenzuen bere estudioetan Parisen, baña gastu anitz ematenziola. Sandac errespondatucio Aitari, etzeiela errepara gastatzean bere anaia Franciscorequi, ezi Jangoicoac zeuca