Edukira joan

Orrialde:Jardinzayen zortzicoa.pdf/1

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

Jardinzayen zortzicoa.

Erderaren ondoren
Gueroc ipiñia
Degu baratzguilleac
Zortzico berria:
Euscaldunaren canta
Biotz pozgarria
Itz neurtu dantzaraco
Guztiz egoquia

____

Uda berriz eder
Aguertu da aurten
Españia guztian
Denbora baño len:
Lore gaiñ gañeco bat
Jayo da Madriden,
Biotzean daucagu
Legor ez dedien.


____

Uda berri ederra
Gure doai ona
Dezu biguntzen otza
Alaitzen eguna:
Garaiturik neguco
Gau luce illuna,
Campoa loratzen ta
Poztutzen guizona.

____

Uda berrian datoz
Pozturik choriac
Egun sentiarequin
Aundi ta chiquiac,
Milla moduz aitortzen
Gure on zoriac
Arbola gañetara
Cantari guztiac.

____

Orain uda berrira
Urturic elurra
Sustraya samur dago
Indarrean lurra:
Guztia dator verde
Loratsu, ederra,
Acia, landarea,
Osto ta belarra.

____

Uda berrico dago
Baratza gurea
Eziñ arquiditeque
Beste bat obea:
Belar onak oparo
Ugari lorea
Usaya gozo eta
Eder colorea.

____

Baratzan bertan degu
Eguiña berriro
Lore echolachoa
Polita biciro:
Naiqueran egoteco
Udan egunero
Fraldicho batean
Necatu ta guero.

____

Ez gaude damachuac
Zubetzaz aztubac
Lore mordo ederrac
Dauzcagu bildubac:
Belar usai gozoco
Auqueran batubac
Sortachoac eguin ta
Cintaquien lotubac.

____

Artu gende maiteac
Donostiacoac
Oroipen aitormenac
Biotz gurecoac:
Eguiazco naitasun
Borondatezcoac
Esquer on eta poza
Amoriozcoac.