Orrialde:Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria.pdf/23

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

çala azpitic nenducaten gogo-arraguretaric,eta orhoitzeac-ere buruco biloa latz eraciten drauta captiuitatezco suiectionetic ilkiteco occasione eta moien. Eta çure zelo Iaincoazcoaz den becembatean, harc du engendratu çu baithara gende prestuén bihotzetan halaco reuerentiabat,non are çure eçagutzea eztutenec-ere ecin asco mirets baiteçaquete çure verthutea, çuri çucen onez emaité çaizquiçun laudorioacgatic ceren hain affectionatu eracusten çaren Iaincoaren templeco gauça gaizquituén dreçatzen, eta ceren harc, quasi deseguin eta arrasatu içanic, orain çure moienez reedificatzé delaric, recrubatu baitarama bere leheneco edertassun Apostoluén demborán ohi çuena. Hunetacotzat exemplutan frangoqui allega ahal deçaquet çure Bearnoco herria: hura behin berce erran ahal daitenic batre beçain Iaincoaren hitzaren recebitzera behatu gaitzetaco eta rebeleracutsi içanic, guciagatic-ere, Iaincoa çure zeloaz, çuhurtziaz eta gogo-handitassunaz cerbitzatu içanic halacara mansotu eta ematu içan da, nó egungo egunean Bearno gucian Iaincoaren hitza paisiblequi eta edificatione handitan predicatzen baita, baieta disciplina ecclesiasticoa eguiazqui eta bide beçala obseruatzen. Baina cer? etzait niri eman çure laudorién aippatzez hain aitzina auançatzea, hetágo claretatea neure minçatzeco insufficientiaz ilhun ezteçadançat. Baina hunetan guelditzen naicela-ere, sporçu dut ecen, ahal liratequeen voródateric çucenenez eta ho-