Orrialde:Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria.pdf/24

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

benez-ere gaizqui minçatzeaz berce officioric eguiten ez tuten batzuetatic, ia erran içan denac-ere defenda ahal neçaquela. Ecé ahal datequea ene códitionezco bachotssunic ezpa hunelaco berce gauçaric barre, ni hain obra saindu baten, bere zelo eta affectione sainduagatic múdu gucietan hábat laudorio emaiten çayon Reguina bati dedicatzetic guibeleratzeco nuenic? Eta baldin edoceinec replicatu nahi balu eta ertan, ecen eguin içá dena, nic baino hobequi berce batec eguinvkan luqueela: hunetá applica ahal deçaquet neure defensionetan Pædaretus deitzen cen Sparta hirico batec egun batez erran vkançuena: çacussanean ecé hirico hirur-ehú magistratuetaric alegueraquil bere etcherat itzuli içan biltzarretic alegueraqui bere etcherat itzuli içan cen, cioela, ecen atseguin handia luela ceren hirur-ehun guiçon hura baino prestuagoric hirian eriden içan ciraden. Segur nic-ere erran ahal deçaquet ecen milla eriden içan balirade-ere, ni arindu néduqueitenic pena hunetaric (ceiniçan baita nehorc lehen vicitic estima ahal liçaqueen baino handiago) nic vkan nuqueela hábat atseguin nola vkan baitut atsecabe ceren niçaz berceric hatse baten eguitera aunçatu içan ezten. Huneçaz testimoniage ekar ahal dieçaquedé principalqui cargu huné hartzera incitatu vkan nautenéc. Eta dena den beçala erran deçadançat Çure verthute handiac, Andreá, eta principalqui nic orain aippatu ditudanac, bayeta orduan çure Loctenent general-