Orrialde:Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria.pdf/25

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

Agramondeco Jaunaren ezhortatione handiac, eta Belçunceco eta Meharineco Jaunén eta cébeit berce ene adisquideré sollicitatze ardurazcoac, ene goga eraciteco asco eta sobera içanagatic: hala-ere consideratzen nuenean, nola gure demborán-ere anhitz personage iaquinsuric Testamentu berriaren tráslationean emplegatu içan dé, hambat Latinez, Francesez, nola nahitz berce légoage abratsez eta praticatuz: eta gero nola Tráslatçale beréc eta hayen ondoá bercéc anhitz gauçatan, bay sensuan bay lengoagean cer erran eriden vkan dutén: eta ikussiric eçen halacoequin cómparatzera ez-deus baino ez deusago nincela, eta neure buruäri quasi gogo nahiaz eta probetchu eguiteco desiraz berceric ez nacuffolaric, eta nic hala vorondate vkanagatic, beldurrez gauça ez ledin moldez burutan ilki: carguäré hartzera bathiric ecin naidiqueen, eta guti falta cedin non ezpainendin choil guibelera, nacussanean hambatez ene entrepresa handiago, cembatez nic scribatu dudan lengoage motá baita, sterilenetaric eta diuersenetaric: eta oraino, tráslationetá behinçat, vsatu gabea. Alabaina segur içanez ecén Heuscaldunac berce natione gucién artean ezgarela hain bassa, nó gure lengoagez ecin eçagut eta lauda deçagun gure Iainco Iauna eta ikussiric ecen occasionea presentatzé cela, bayeta sperançaz ecé ni baino sufficientagoric-ere içané cela obrán scu eduquiré luenic (nola eridé-ere içan baita Bearnoco synodoaré ordenáçaz lan eguina visitatu eta cóferitu behar içan deneá) azquenéa, Iaincoaz lá-