Orrialde:Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria.pdf/29

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

ez egundano-ereeçan vanitate baicen, verthute guciraco Iauna assistitu eta valiatu içan çayon becembatean baicen. Hunen gainean has cedin Iaincoa haren beguitan hartzen, eta (nola mereci-ere baitzuen) bere obratan desaboatzen, ikussiric ecen haren imaginá eta irudia hura baithan ez eztatu içan cela, eta haren ontassunezco gratia guciac iraugui i´´an ciradela. Eta nola Iaincoac guiçona eçarri eta ordenatu vkan baitzaen, aita bat bere haour gucizco maitean beçala, hura baithan deleɛta ledin eta atseguin har ahal leçançat: berçaldera bere desobedientiaren causaz hiragun cequion, eta abominationetan eta beguitan har ceçan, halaco maneraz non hura baithan lehen laket eta placent çayon gucia, eguin baitzequion desplacent, eta delɛtatzen ohi çuenac tharrita baitzeçan: aitatassunezco begui eme batez behatzen ohi çuena detestationerā harturic eta abhorituric beguietaco-ere sobera içan çayó. Eta labur erraitera, guiçona cena cen beçala bere appertenētia, dependentia, bere eguitate bere pensamendu, bere minçatze eta içate guciarequin gaizetsi vkan du Iaincoac,bere etsay eta contrast special anço: bay erraiterano ecen* vrriqui çuela ceren guiçona eguin vkan luen. Eta confusione hunetara iraitzi içan cen ondoā bere irudico generaionean engendratzeco abōdantiçā da bere haci maradicatuan, arraça viciatuan, gaichtoā, gaichtaqueriaz abratsean era abondantean. Guciagatic-ere Iaun misericordiosoac* (ceinec ezpaitu onhesten solament, baina bera baita onherizte eta charitate) bere ontassun handiagatic onhetsi içateco digne etzena-ere onhetsi nahiz eztitu choil galdu sunsitu ez abysmatu vkan guiçonac, hayé iniquitateac mereci beçala: * baina emetassune eta patientiaz sustengatu eta suportatu vkan ditu, harèngana conuertitzeco eta aldaratu içan ciradenobedientiara itzultzeco spatio eta leku emanez. Eta Iaincoac irudiric batre eguin gabe,