Orrialde:Kresala (1906).djvu/9

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

KRESALA[1]

OARKERA BATZUK

ITZAURREA LEGEZ

Bizkaiko euskeran da itxasaldeko ekandu edo oiturak gogoan ditudala, ipuintxu bat esaten edo lan urri ezkeltxu bat egiten asten naz, irakurlea; ta zu, goierritarra bazara, txorierrian edo lurbarruan jaio ta bizi zareana, ezteustazu ezer ulertuko, ta bear bada nire euskerea eztala euskerea esaten jardungo dozu.

Baña ori ezta egia izango. Goierrian esaten eztozuezan itz asko daukez beterrikoak, eta itxasondoan ostera zuek egunero aoan daukazuezan itz eder asko, garbi garbiak eta guztiok ondo gorde bear gendukezanak, aspaldietan azturik dagoz.

Batzuk eta besteak gogoratu ta ikasi bear di-


  1. Kresala esaten deutsagu Bizkaian ur gaziari. Badakit obeto legokela Gezala esatea, baña parkatuko al deustie euskerazale jakintsuak arrantzalien aotik artu dodan lez ipinten badot izen ori liburutxu onen buruaurrean.