Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/100

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

XIV.

Uztaldez.

Aitak. Egun mintza gaiten uztaldez.
Semeak. Lehenik cheba diezadazu zer den uztalda.
Aitak. Ikhusten duzu ogiaren ondotik harbia egiten dela; harbiaren ondotik, arthoa; arthoaren ondotik, berriz ogia. Horra zer den uztalda edo errekolta gambioa.
Erran izan darotzut lurrak badagozkiela bere baithan asko gozo mota.
Belhar bakhotchak hartzen du berari dihoakioen gozoa.