Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/112

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

XV.

Bazka berdeez.

Semeak. Aspaldi ohartua naiz etchalde guti dela halako ephaitzetan, non phentze edo sorho aski baitute abere moltzo hazkar baten hazteko.
Aitak. Ikhusten dut zure inguruei begia idukitzen diozutela. Hola behar da, ene semea; ikhusiz ikhasten da.
Sorho gutiegi dela gehien tokietan, egia diozu.
Bainan badira bertze sorho batzu eginartekoak deitzen direnak, edo bertzenaz artifizialak.