Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/148

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

XIX.

Ogarriaren premiatasunaz.

Aitak. Egun aiphatuko dugu ongarriaz.
Semeak. Bai, othoi; ezen aditzea dut ez-dela deusere hobeagorik lurrentzat.
Aitak. Ai! ene semea, diozu hobeagorik !.... errazu ongarria hain premia zayoela lurrari nola guri arthoa edo ogia.
Badelarik bertze janhari asko, bat ez-da laborearen orde jar daitekeenik.
Lurrarentzat ere deusik ez-da ongarriaren orde ezar daitekeenik.