Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/153

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 134 —

Egin detzagun phentzeak gure laborantzetan; herts detzagun gure larre hobeenak eta han egin detzagun laborantzak.
Semeak. Diru ordean behar da horlakotzat.
Aitak. Hala da, hein batean.
Nik ez-darotzut erran berehala hersteko eta lantzeko larreak.
Nori-berari zayo bere indarren neurtzea et araberara lanak egitea.
Ez-da hain etcheko jaun ttipirik zeinak ez-baitezake herts urthe batez larre phuska bat.
Bertze urthean lantzen du, osoa ez-bada, erdia.
Hunela eginez, urthe gutirik barnean, Eskal-herri guzia denetik bertze bat egin laiteke.