Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/158

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 139 —

Aitak. Batzuek diote bayetz eta bertzeek ezetz. Nik ez-dut frogatu.
Semeak. ¿Zertako bada hori?
Aitak. Ene semea, nik sinheste ttipia dut hekietan: beldur naiz enganatua izateko.
Bertzalde oraino diru behar da hekietarik erostekotzat: nik ez-dut soberarik.
Eta nork-berak, bere eskuz egin ahal dezakeena, premia da egin dezan erostera goan-gabe.
Laborari onak egiten du bethi ongarria nasai; hartarako bideak hartzen ditu.
Laborari tcharra eta alferra ez-da ongarriz gainditua; maizenean bere lurrak ezin estal detzazke.
Halakoa ikhusten da galde-