Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/159

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 140 —

ka; bethi zerbaiten eskasean da; hauzoan ditu tresna beharrenak; bethi arrangura da ezin helduz bere lanetara. Hura segur izanen da erromes.
Semeak. Ez-othe da bada zilhegi eskas eta behar den gauza hauzoari galdegitea.
Aitak. Ez-dut hori erraiten, ene semea. Nik diodana da, laborari bakhotchak izan behar dituela bere tresnak. Zure goldea hauslen baduzu iraulden hari zarelarik, hauzoak gogotik emanen darotzu berea lanaren akhabatzeko. Gogo gaichtoz eman baleza, bera ez-laiteke hambateko gizona.
Bainan goldea hautsi neguan, ogi-egitetan, eta berritu ez-ba-