Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/163

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 146 —

bat ontzen dela berari khendua berari emanez! Ehun libera khendu, ehun libera bihurtu, kito da hori!
Aitak. Ene haurra, etzinen hola mintzatuko baldin aintzineko erranak burutan hartu izan bazintu.
 Erran izan darotzut lurreko gozoek baino airekoek gehiago ematen diotela belharrei. Horren frogak ere eman darozkitzut.
Ehortziko duzon belharra airetik aberastu da gekienik. Beraz, hura lurrari ematen diozunean, lurra irabazitan geldltzen da!
Lurrak eman du bat eta hartzen ditu hiru: ez-da hori kito gelditzea, baizik-ere bi herenez ontzea. Iratzea bera bakharrik ezar bazineza ere, on handi bat egin zinezake.