Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/167

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 150 —

bidez begira daitena, ez-da galtzera utzi behar.
Abere azpiak atheratzen dira zortzi guziez, neguan; lau egunetarik, udan; eta metatzen da aldian aldikoa samats-tokian.
Meta bura lau edo bortz pia gora denean, gainera ematen zayo lehenik lur phuska bat, eta gero igeltsu gordina herrausturik, erdian gorenik den bezala eta ichuria bazterretara.
Lurrak eta igeltsuak kamporat eginarazten diote uriari; barnean begiratzen dute hatsa edo berotasuna, eta berak ere onkhailu bilhakatzen dira.
Samatsa egin den ondoan, inguru guzian egiten zayo erreka bat.
Errekako lurra altchatzen da kampo aldera, basa-urari traba