Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/170

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 153 —

aski maiz atheratu gabe. Ez-acholakeriaz uzten ditu idiak eta behiak zikhinpean; hekien iphurdi mazela gorotzez betheek erraiten dute goraki zer nausi ahalkegabeenak diren.
¿Zer gerthatzen da orduan? Abere azpirik ez-izanez hurbiltzeko-ere aski, ihaurkina ustelarazten dute ahal bezala eta ongarri hotza egiten dute.
Bigarren gauza ez-da hain itsusia, bainan ez-da hobea.
Ene bethiko errana da, abeeak usuegi erabiltzen ditugula larrean.
Har detzagun etchean hazteko bideak, eta ez-dugu izanen ihaurkin soberakinik.
Zerorrek ikhusten duzu korraletan hedatzen den ihaurkinak ez-dezakeela izan indar handi bat.