Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/171

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 154 —

Zikhinez inguratzen duzu zure etchea, eta ez-da errana ez-duzula errearaziko. Hori da behin baino gehiagotan ikhusia izan dena.
 Nik etche aintzinak galtzadatuak eta garbi nahi nituzke ikhusi.
 Chahu-ahala ikhaurkin duten laborariek ontsa egiten dute soberakina hedatzea intha-artetan, ez-etche aintzinetan.
 Inthartean hedaturikako ihaurkinak hartzen ditu lur ustelak.
 Ongi lurrez bethe eta phorrokatu denean, aldaratzen da bazterrerat, hobeki ustel dadientzat.
 Mahasti, sagardi eta landek ere on dute onkhailu hori.

Semeak. Ene aita maitea, hainitz ongi hartzen ditut gaurko zure erranak. Begien bichtako gauza