Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/176

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 159 —

Ez-da horri ohartu ez-eta-ere nausia: hambat gaichtoago!
Bizkitartean aditurik ere aski bazuten: neronek erran izan diotet, eta buru-gogorrarena egin dute. Ez-dute ongi hartzen bertzeen erranik.
Ene semea, nori berari egiten dio bidegabe buru-gaichtokeriak.
Buru gaichtoa duenak adiskide on guti izanen du , zeren halakoekin ihardukiz makhur-biderik baizen ez-baita.
Ez-dezazula egin hekiek bezala; etzare ongi atherako.
Semeak. Sinhesten dut hori, aita; gizon jakinekin eta prestuekin ihardukiz ez-da deusere galtzen. Halakoen adiskidetasunak onik baizen ez-dakharke.