Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/178

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 161 —

azpiak, mehe.mehea hedatzen diren arabera samats-tokian.
Gainera ematen da hiratze, ithur-urez bustia.
Hiratzea estaltzen da berriz abere azpikoaz, zeinari ematen baitzayo, lehen erran den bezala, menaslora-uretlk; eta hola-hola, hiratzea eta ongarria aldizkatuz, egiten da samatsa.
Gero gaineko azala egiten da lurrez eta igeltsuz bertze samatsari bezala.
Samats hau berotzen da laster; menaslorak indar ematen dio, eta landara eramateko on daite hamabortz egunen buruko.
Semeak. Bainan ez-duzu erran zembat hiratze behar den abere azpi arauka.