Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/182

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

XXIII.

Gernu-ongarriaz.

Aitak. Lurrari bihurtu behar zayo alde batetik bertzetik khentzen zayoena.
Semeak. Ez-dut hori aditzen garbiki.
Aitak. Erran-nahi dut lurrari khentzen zayoela bere inderretik, arthoak, ogiak eta bertze uztak altchatuz.
Aditzen errech da, uzta bethi bilduz, bethi galtzen hari dela lurra.
Beraz lurrari ere eman behar zayo. Bertzenaz hambat akhiara-