Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/183

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 168 —

ere da gure tokietan gehienik, abereek harbia jaten dutelakotz.
Dembora urikara dagoenean eman zazu gernu-ongarria, ontsa heda dadientzat.
On handiena egiten du orobat baratzetan; azak eta tipulak bereziki edertzen ditu:
Arbolak ere bai.
Baratzeari etzayo eman behar edo-zein ongarri.
Ongarria ustelduagoa behar da landei ematen dena baino; bertzenaz marmutza asko sortzen da.
Marmutza hekiek landetan ez-lezakete kalte hambatik egin, bainan baratzetako landare gazteak chahu letzazkete, zeren landareak diren cheheago, guriago eta mimberago.