Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/187

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 172 —

Bainan han-ere, etche zaharretan, etzen lehenago priaztegirik.
Alde hetan ez-delakotz hemen bezala ihaurkinik, gu baino ohartuagoak dira ongarri egiteko bide guziei.
Ez-dute beraz jende ongarria basterrerat uzten; eta ikhusten badute etche bat priaztegirik gabe, jabeari eskaintzen diote priaztegiak egitea beren diruz bekietako gozoa berentzat altchatzekotan.
Hemen ere, orotan behar laizteke priaztegiak. Korral choko batean egin daite chocha ttipi bat.
Hortarik ethor laizteke bi on:
Alde batetik, garbitasuna;
Bertzetik, lurrentzat onkhailu hautenetarik bat.
Frantzia beherean, herrausturik ematen da landetan. Hemen