Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/189

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 174 —

Hila bethe baten buruan, lurrei eman dakiozkete.
Luzez atchikiz, galden dute beren baliostasunetik.
Urak eta iguzkiak goizegi ernaraz letzazketelakotz, atherbean behar dute metatu.
Arkhina ere barnean idukitzen da. Idorra balimbada, on du hastetik samats urin zorta batez hezatzea; eta urinik ez-bada, urez bustitzea.
Ongarri hiru mota horiek emplegatu behar dira churia edo zurmindura abiatzen zayoeten bezain laster. Atherbetan laster egiten da churia, eta bizkitartean ongarri mota horiek atherbean melatu nahi dira.

Semeak. ¿Ez ordean heyan berean?