Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/202

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 187 —

Gisu hainitz aldian egiten duena merkeago atheratzen da.
Etchekotzat behar ez-duen guzia sal dezake, edo ordainetan eman.
Ez-dut bizkitartean gisu saltzea hambat laudatzen. Dirua lerrakor da; eskuetan ere urtzen zaiku nola ez-dakigula. Gisua saltzea baino hobeki egin ginezake bertze bide bat hartzea. Huna nik zer nahiko nuken ikhusi.
Bi etchekojaunek elkar hartzen dute. Egiten dute gisua erdizka, lana ere bai.
Partzuergo hortan bia baino gehiago ere sar ditazke. Hainitz laudagarri dira partzuergoak molde guziz. Lanak arintzen dira guzientzat. Deusere ez-da hain ederrik nola batasuna eta adiski-