Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/217

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 202 —

Gerokoka egonez, uriteak edo bertze gerthakari tcharrek atzematen bazaituzte, aro ona iraganen zaitzu eraintzak egin gabe. Orduan eginen duzu zinkurina, bainan zure arrangura guziek ez-dute zure bihia edertuko.
Nik erran bezala egiten baduzu, berant-orduak etzaitu atzemanen.
Erranen darozkitzut orai hilathe bakhotchean egin behar diren lanak.
Semeak. ¿Eta zuk erran hilabethean ezinn egin baditazke, estrapu zerbait gerthaturik edo dembora tcharrez?
Aitak. Aroak behar du manatu. Hilabethe batean ezin egin dena, egiten da bertzean
Laborariak aski du jakitea noiz-