Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/23

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 2 —

koak ere hala manatzen darotala , eta hemendik aintzina , orai arteo bezala, ethorkor izan gogo dut bethi zure alderat.
AITAK. Seme on baten solasak dira horiek, eta esker diot Jaunari zeren zu bezalako seme bat eman darotadan, ene zahartzeko gozagarri.
SEMEAK. Irakhats diezadazu zer egin behar nuken zure gogarako, eta hitz darotzut ahalaz eginen dudala zure atsegina.
AITAK. Ene semea, Jainkoarentzat izan behar da gure lehen hitza. Garenak, harek egin izan gaitu ; ditugunak, harek eman izan darozkigu; bizi gareno, haren eskutik ditugu bizia eta bizitzekoa; hari