Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/234

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

XXIX.

Abereen arthatzeaz.


Aitak. Maitha zazu azienda, edo etzare laborari ona, eta etzare zure egitekoetarik ongi atherako.
Aziendak emanen darotzu zure mozkinik hobeena.
Azienda ongi arthatuak ondorio onak ditu. Arthatua ez-denak badu mila gerthakari tchar.
Ongi arthatua bada, lanekotzat hobea da, gizentzeko ere errechagoa.
Azienda arthatua-ez-denari guti lakhetzen zayo den tokian, eta lakhetzen-ez-denak ez-du ondorio onik.