Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/28

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

II.

Laborari Ofizioaz.

Aitak. Barda erran narotzun onthasunak ez-duela zoriona egiten.
Semeak. Zure solasa sarthu da nere baithan.
Aitak. Ez-gare khechu izan behar zeren Jainkoak ez-gaituen sorrarazi aitorenseme edo burjes handi.
Guzien-buru, burjesa, aitoren-semea eta errege bera laborariak hazten ditu; eta guziek behartzen duten ofizioa baino ohoragarriagorik ez-daite.