Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/34

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

III.

Nondik heldu diren Laborarien onak.


Aitak. Gaur aiphatuko darotzut laborantza erabiltzeko moldeaz.
Semeak. Ongi atsegin handiarekin entzunen zaitut; ezen geroago eta gehiago maithatzen dut laborantza. Ikhusten dut orai haina dela ofiziorik hobeena, zeinak ere uzten baitu bihotzean gozorik gehiena, eta bertze guzietan ohartzen naiz badela gogo eri gehiago ezenetz laborarietan.
Aitak. Ene semea, eskola onaz badakizu baliatzen: nik ere bihotz