Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/36

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 15 —

rokute mozkina iletik , bildotsietarik, aratchetarik eta salpenetarik. Guk ezin egin detzakeguken lanak eginten dituzte.
 Arboletarik heldu dira arnoa, sagarra, gaztaina eta bertze fruitu guziak. Arbolek ematen dute oraino zura eta errekina.
 Ez-da ordean ez bihirik, ez aziendarik, ez arbolarik, ez-bada lan, artha eta bururik.
 Bihi hainitz izateko, behar da azienda hainitz, zeren ongarri gehiago, eta bihi gehiago.
 Ongarria da lurraren hazkurria. Ongarriak ematen dio lurrari belhar guzien hazteko indarra.
 Arbolez artharik ez-duena, ez-da laborari ona. Arlbola hainitz den bazterrean, nekhazalea ongi da. Ez-da guti sagarra, gaztaina,