Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/58

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

VII.

Ogi bihi motez.

Aitak. Ogi bihi bat eraiten bazindu baratze-lur gizen batean, ekhar dezake berrogoi-eta-hamar, hiru-hogoi buruetaraino, eta bihiak ehunka.
Semeak. Ederra laite hori!
Aitak. Segurki: bainan baratze batean eraiten den ogi bihi bat ez-da landa osoan egiten den ogiaren pare. Bizkitartean nik erran dudana egia da eta behin baino gehiagotan frogatua.
¿Zertako baratze hartako ogiak