Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/64

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

VIII.

Ogi eta hazi hobeenez.

Semeak. ¿Eskal-herriko ogietan zein da hobeena?
Aitak. Frantsesek deitzen dute blé de tête, erran nahi baita buruko bihia.
Guziak burutik heldu dira segurki; izen hori ordean ematen diote ogi ederrenari, zeina arrontean gerthatzen baita ogi-buru gorenetan.
Ogi hautena da gogor, bildua, phisu, ongi bethea, hampatua edo torroil; leguna da eta kolorez hori arin; eskuetarik errechki lerratzen