Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/65

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 44 —

da; pomparazten bada taularen edo barriaren gainean, harrabots arina egiten du; hortzen artean ere gogor da eta kraskako bat eginez bausten da; erdiko arrailadura, edo erreka, meharra du eta ez barna.
Buruko bihitik, erran-nahi da ogi hautenetik, egiten dira eraintzak.
Haziaren biltzeko, hautatzen dira, landan aurkhintza ederrenean, ogi espalak. Buruko bihia berezteko, mahain bat ezartzen da ezkaratzean, alde bateko zangoei bi barri azpian emanez. Orduan mahaina buru batetik gorago dago. Ogi espala joka erabiltzen da buru hartan kampoko aldera; bihirik ederrenak eta pisuenak alde hartara erortzen dira. Eta berriz, ma-