Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/73

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 52 —

gero bokhetera estalirik uzten duza hala-bala barnetegi bero batean, eta ez haizea dabilan tokian, hogoi-eta-lau orenez.
Ephe hortan, bi edo hiru aldiz ogia nahasten da phalarekin; gero azpiko tapa khentzen zayo bokheterari, eta jausten den ura ichurtzen zayo haziari gain-behera.
Hogoi-eta-lau orenen buruan, ura khentzen da alde bat, eta ogia hedatzen da larrainean.
Idortuche-ta, egun berean erain daiteke. Hainitzen sinhestea da hobe dela utziz zembait egunez gozatzen.
Hala egiten bada, ogia ez-da hedatu behar. Metan ezartzen da eta noizean behin murrua harrotzen bero ez-dadientzat.
Hazi hori ez-da ilhinditzen,