Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/92

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

XIII.

Jorraketez.

Semeak. Ikhusten ditut laborari batzu lan hainitz hartzen jorrateko, sarhatzeko edo galtzaratzeko. Bertze batzuek berriz erdizkache egiten dituzte edo bertzela baterez.
Aitak. Egiten ez-duenak huts handia egiten du.
Semeak. Bainan diote ogiak bederen utz ditazkeela jorratu gabe.
Aitak. Ez, ene semea, hori alferraren errana achola-gutikoak.