Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/97

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 76 —

orduan. Jakinez geroz haren phisua, bustitzen dute eta kampoam ezartzen kutcha baten barnean. Hartan eraiten dute khuya hazi bat. Khuya sortzen da; ematen du ayhen, hosto eta fruitu. Indarrik handiena egin duenean, atheratzen dute bere erroekin eta den guzia phisatzen. Eman dezagun ororen artean phisu dutela hamar libera. Orduan agorrarazten dute berriz lur hura bera idortegian; aintzenean bezala herrautsetara bihurrarazten dute. Phisatzen dute bigarren aldiko, eta kausitzen da lehembiziko phisua bera duela.
Semeak. Zer! Leheneko phisu bera, ¿eta khuyarena bertzalde?
Aitak. Diozun bezala. Frogantza eder eta ezin ukhatuzko hor-