Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/98

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 77 —

ren chebetasunean sarthu naiz, zori ongi adiarazteagatik airea zein premia den belhar guzientzat.
Lurrean eta airean diren gatzu eta gozoek hazten dute belharra, ez-ordean lurrak berak.
Barrikak ez-du arnoa egiten, bainan bai idukitzen. Lurrak ere ez-du belharra egiten; bizkitartean harek dagoka chutik.
Hartakotz nahi da behar bezala aphaindu lurra.
¿Zertako jorratzen ditugu azak, arthoak eta bertze asko ? Jorratik heldu den ona gatik.
¿Nork sinhetsiko du ogia jorratzea ez-dela achola ? Hori alferraren elhea da.