Edukira joan

Orrialde:Linguae Vasconum primitiae (1545).djvu/13

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Mundu oro eztaquidic hura veçayn valia
Teyncoaren hurranena hura diagoc glorian
Graciac oro vere efcuyan nahi duyen orduyan.

Oandere glorioſa eta ama eztia
qutan dago beqhatoren ſperança gucia
Niçugana nyatorqueçu beqhatore handian
Arimaren ſaluacera çu çaquiztan valia.

Saynduyer


Saynduyer ere eguin eçac heure eçagucia
Singularqui nortan vaytuc heure deuocionia
Ceyn ſaynduren ve ſta daten orhit egun verian
Eta noren ycenetan fundatuden eliça
Orhituqui othoy eguin daquizquian valia

Oracione igandeco


Mifericordiaz bethe ciraden iaun eztia
Othoy ençun yaçadaçu neure oracionia
Biciniçan artian eta erioco phunduyan
çuc ydaçu othoy oſſo neure endelgamenduya
Alteratu gabetaric çure fede ſaynduyan
Gaucen vnſa eguiteco neure azquen finian.

Eta orduyan quc ydaçu indar eta gratia
Beccatuyez vqheyteco vide dudan doluya
Perfectuqui eguiteco neure confeſſionia
Neure beqhatuyez oroz dudan varqhamenduya
Bay dignequi errecebi çure gorpuz ſaynduya
Bayetare vehardiren verce ſagramenduyac.

Exay gayça ginen vayta tentacera orduya