Edukira joan

Orrialde:Linguae Vasconum primitiae (1545).djvu/14

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Nontic engana niroyen vere arte guciaz
Othoy iauna enguztaçu lagun çure ſaynduyac
Enexayac venci enaçan neure azquen finian.

Ene arima orduyan har othoy çure glorian
Nola vaita redemitu çure odol ſaynduyaz
Eta nic han dacuſſadan çure veguitartia
Eta ſaynduyequi lauda çure mageſtatia

Goyz etarraſtz eguitenduc buluz etavezticia
Gorpuçaren cerbiçutan barazcari afaria
Arimaren ſaluaçeco ieyncoaren ohorian
Eçayala othoy neque gauça hoyen eguitia
Egun oroz ecin vada aſle oroz igandian

Gure artian haur dacusſat ixutarçum handia
Nola dugun cerbiçacen hanbat gure exaya
Iangoycua deſconoci gure ſaluaçalia
Eta oroc eçagucen dela videgabia

Anhiz gendez miraz nago neureburuyaz lehenic
Nola gauden mudu hunequi hayn vorthizqui ioſſiric
Hanbat gende dacuſcula hunec enganaturic
Oranocoac ygorritu oro buluzcorriric
Eta eztute guerocoec hantic eſcapaceric

Perſonoro hildenian hirur çathi eguiten
Gorpuzori vſtelcera lur hoçian egoyzten
Vnharçuna ahaidiec vertan dute particen