Orhit adi ieyncoaren iuſticia handiaz
Nola oroc vehardugun eman qhondu herſia
Eguin oroz recebitu gure merexituya
Eryoa dauguinian vayta haren meçuya.
Ordu hartan afer date hari apellacia
Harc ehori eztemayo oren vaten epphia
Ecetare eſtimacen chipia ez handia
Bat vederac egarrico orduyan vere haxia.
Orduyan cer eguinendut gaixo beqhataria
Arartecoac faltaturen contra iuge handia
Abocacen eztaquique ehorcharen gortian
Oguen oro publicoqui aguerturen orduyan.
Elas othoy oroc eguin oray penitencia
Behar orduyan eztuquegu guero aguian aizina
Anhiz iende enganatu doa luçamenduyaz
Seguraturic ehorc eztu egun vaten vicia.
Guguirade egun oroz heryoaren azpian
Behardugu preft eduqui gure gauça gucia
Gure gaucez ordenatu oſſo guiren artian
Guero eztugun eguiteco heçaz azquen finian
Arimaz aſqui eguiteco vaduquegu orduyan.
Penba othoy nola gauden bi bideren erdian
Salua bano damnaçeco perileco punduyan
Ehor fida eztadila othoy vanitatian
Orrialde:Linguae Vasconum primitiae (1545).djvu/17
Itxura
Orri hau berrikusia izan da