Edukira joan

Orrialde:Linguae Vasconum primitiae (1545).djvu/22

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Iudicio hayn handiric ez etare vorthizich
Sortu eta ſorcecoac hilez guero pizturic
Oroc hara vehar dute eſcuſatu gaberic.

Anhiz gauça vehardira iudicio handian
Iugeac duyen poteſtate parte ororen gaynian
Demandantac erran deçan vere cauſa eguiaz
Bayetare defendent ac bere defenſionia
Porogatu datenian norc duqueyen çucena
Sentenciaz eman deçan iugiac noriveria.

Egun hartan iuge date mundu ororen iabia
Baytu ororen gaynian poteſtate handia
Acuſari vera date eta conciencia
Beqhatu oro publicoqui aguerico orduyan

Beqhatoren contra date orduyan mundu gucia
Cerenduten ofenditu hayen creaçalia
Ordu hartan ixildauque triſte veqhatoria
Orotaric cerraturic daude pauſſu guciac.

Iuge iauna iraturic egonenda gaynetic
Yreſtera apphaynduric yfernuya azpitic
Exay gayça acuſacen ezquerreco aldetic
Beccatuyac eſcuynetic minçaturen publiqui
Hire contra heben guituc ihaurorrec eguinic
Gayzquienic contra date conciença varnetic.

Eſtalceco ez içanen chonere leghuric