Edukira joan

Orrialde:Linguae Vasconum primitiae (1545).djvu/23

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Aguercera norc eguinen ordu hartan vathiric
Mundu oro egonenda hayen contra Iarriric
Saynduac ere ordu hartan oro egonen ixilic
Ingeac ere ez ençunen ezeynere othoyc
Egun harçaz orhit guiten othoy hara gaberic.

Nondirate egun hartan hebengo iaun erreguiac
Duque conde marques çaldun eta verce iaun nobliac
Eta hayen armadaco guiçon ſendoen valentiac
ordu hartan valiaco guti hayen potenciac.

Iuriſta eta theologo poeta eta doctoriac
Procurador aduocatu iuge eta notariac
Ordu hartan aguerico clarqui hayen maliciac
Eta guti valiaco cautela eta parleriac.

Aytaſayndu cardenale apphez eta prelatuyac
Berez eta ardioroz eman vehar han conduya
Egun hartan handiena yçanenda erratuya
Eta vardin iuyaturen handia eta chipia.

Afer date egun hartan hari apellacia
Ehonere eztaçagu iaunic yere gaynian
Malicia gayci çayca eta mayte eguia
Elas othoy oroc eguin oray penitencia
Egun hartan guero eztugun eguiteco handia.

Seynaliac ginendira aicinetic trifteric
Elementac ebiliren oro tribulaturic