Amorebat nahi nuque liadutanic eguia
Vici eta hilez guero hayn laquidan valia
Cerbiçatu nahi nuque halacoa vician
Heben labur viciada iagoyticoz bercia.
Mundu oro iraganic ez eriden berceric
Ieyncoaren ama hona gracia oroz betheric
Haren amore içateco ezta ehor digneric
Vnſa cerbiça daçagun mayte guitu bertaric.
Amoriac vano dira harçaz berceguciac
Behar handiendenian faltaturen berciac
Vſte bano lehenguira hilcen beqhatoriac
Harc ayuta ezpaguiça nola guiren galduyac.
Andre hona hardaçagun oroc gure amore
Berce oro vci eta eguin hari ohore
Hala eguin vadaçagu ohoratu guirate
Berce gatic hura gabe oro galdu guirade.
Ieyncoaz landan mundu oroc eztu hanbat valia
Ceruya lurra ychaſſoa haren peco gucia
Orotara hedacendu vehar vada eſcuya
Bera handi içan arren preciacen chipia
Halacoa vci eta nonduquegu bercia.
Berce amoreac baten veci eztirade pereſtu
Norc beria berciari eztu nahi partitu
Ama virgen glorioſa hanbat vada conplitu
D