Edukira joan

Orrialde:Linguae Vasconum primitiae (1545).djvu/35

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Mundu oroc eztu eguin çuc beçanbat hargatic
Orogatic bano oboro harc ere daydi çugatic
Bere ama ecin vci obeditu gaberic
Othoy gracia eguiguçu guiren çuyenetaric.

Vnſa quc harbanençaçu gomendutan gogotic
Ecin damna nayndeyela cineſtendut ſegurqui
Anhiz veguiratu dugu galduren cenetaric
Niriere hel çaquiçat othoy galdu gaberic.

Ehonere gayzic ezta çuc qhen eztiroçunic
Ez etare hontaſſunic çure eſcuyan eztenic
Denbora eta leqhu orotan ecyn duda gaberic
Graciac oro çure eſcuyan iangoycoac emanic.

Nahi duyena hala duque amac ſemiaganic
Seme honac anhiz daydi amaren amorecatic
Gure natura haritudu çutan amoraturic
Iangoycoa ezarri dugu gure anayeturic.

Haren eta gure ororen ama cira digneric
Amac eztu ſofriceco ſemen artian guerlaric
Samurturic badacuxu gure gaizquiegatic
Ororen ama cira eta baqueguiçaçu bertaric.

Oray eguiten diraden gayzqui handiegatic
Ieyncoac ondatu çuqueyen lur gucia engoytic
Balinetan çu ezpacina ararteco gugatic
Oro ſoſtengacen guitu çure othoyegatic