Bera eta verce oro nontic guinaden ſorthu
Ama emazte luyen ala ez nahi nuque galdatu
Amagatic andre oro beharluque goratu
Guiçonaren prouechuco emaztia bethi da
Oro behin hayetaric ſorcen guira mundura
Sorthu eta hilguinate harc haz ezpaguiniça
Haciz guero egun oroz behar haren ayuta.
Haren eſcuz oſſoan behar ſoynera eta iatera
Eridenian andre gabe galdu guiçon egurra
Hil badadi hura nola nordoaque gaynera
Ordu oroz behartugu ezta heben cerduda
Emazteric ezten lecuyan eztacuſat plazeric
Ez guiçona ez echia behinere xahuric
Echianden gauça oro gayzqui erreglaturic
Parabiçuyan nahi enuque emazteric ezpaliz.
Emaztiac eztut ençun lehen guiçona iauquiric
Bana guiçonac emaztia bethiere lehenic
Gayxteria ialguitenda bethi guiçonetaric
Ceren bada daraucate emaztiari hoguenic.
Bertuteac veharluque guiçonetan handiago
Emaztetan nic dacuſſat honguiz ere guehiago
Mila guiçon gazxtoric da emaztebatendaco
Guiçon baten mila andre bere fedean dago.
Orrialde:Linguae Vasconum primitiae (1545).djvu/37
Itxura
Orri hau berrikusia izan da