Edukira joan

Orrialde:Linguae Vasconum primitiae (1545).djvu/57

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Iangoycoac niz az ere hala aguian eguindu.

Moſſen bernat penſaezac carcel hori gayzbada
Non baytere yfernuya are gayçago dela
Heben hic vaduquec vana hayec ez norc conſola
Penac heben findic ſarri hayenac ez ſeculan.

Vatre minic heben eztuc lecot ialgui nahia
Handirenec bethidie ſuyan pena handia
Pena handi ycigarri eceyn pauſu gabia
Harçaz orhit adieta duquec paciencia.

Vercen gaztigari inçan oray adi gaztiga
Pena honez orhit eta hangoa ezac cogita
Hebengoaz vercecoa albaheça eſcuſa
Vnſa enplegatu duquec heben eure denbora.

Hor balego gaztigayro ihaurc verce gucia
Badaoray gaztiguezac aldiz eure burya
Quiryſayluyari nola hiri hel eztaquia
Bercer arguieguin eta erracendic buruya.

Hiri eguin vadaraye bide gabe handia
Ieyncoari gomendezac eure gauça gucia
Harc orori emanendic bere merexituya
Gayzquiguiler pena handi pacienter gloria.

Eztaçala gayzeriztez damna heure buruya
deſiratuz gayxtoari hel daquion gayzquia